Honi buruz
Mutriku jostatuz ezagutzeko jokoa duzu Mutriku goitik behera. 1000 galdera baino gehiago, eta horietako bakoitzari erantzuteko aukera ezberdinak. Mutriku goitik beheran jokatuz, ongi pasatzeaz gainera, Mutriku hobeto eta sakonago ezagutzeko aukera izango duzu. Bakarka nahiz taldean jokatu dezakezu, eta nahi adina partida eta talde sor ditzakezu. Aukera bikaina duzu jostatuz herria ezagutzeko, ekin jokoari!
Mutriku BHIk egindako Mutrikuar peto petoa tribiala eta herriko hezkuntza batzordearen herri currikuluma lantzeko ideia uztartuta jaio zen Mutriku goitik behera. Jostatuz hazi eta hezitzeko aukera bikaina.
Herriko 40 talde eta eragile inguruk parte hartu dute lan honetan, Mutrikuko Udalarekin batera elkarlean eta hauxe da lortutako emaitza.
- Proeiktuarekin lortu nahi diren helburuak:
- Adin ezberdinetako herritarrengana iristea, modu ludikoan herria ezagutzeko aukera izan dezaten.
- Herri ondarea jasotzea eta modu berdinzalean elkarbanatzea.
- Herri jakintza belaunaldi gazteengana ere iristea.