Pribatutasun politika

Pribatutasun politika honek webgune honetako datu pertsonalen tratamenduen inguruan informazioa eskaintzea eta interesdunei asistentzia emateko eskubideak deskribatzea du helburu, 2016ko apirilaren 27 ko 679/2016 (EB) Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko araua eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko, abenduaren 5eko,  2018/3 Lege Organikoarekin bat.

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren Arduraduna?

  • Erakundearen izena: Mutrikuko Udala
  • IFK: P2006000J
  • Helbidea: Txurrukaplaza z.g. 20830 Mutriku
  • Telefono-zenbakia: 943 60 32 44
  • Helbide elektronikoa: euskara@mutriku.eus / hezkuntza@mutriku.eus

Zer helbururekin jasotzen ditugu zure datuak?

Mutrikuko udalak datu hauek ez ditu eskaintza komertzial-erako erabiliko.

Zenbat denboraz gordeko dira datuak?

Zure datuak horiek kentzea agintzen ez duzun bitartean mutrikukotribiala.eus webgunearen datu basean egongo dira.

Zerk legitimatzen gaitu zure datuak erabiltzera?

Mutrikuko udalaren mutrikutribiala.eus webgunearen bidez jasotako datuen tratamendua egiteko oinarri legala honako hau da:

aIzena ematerakoan eman diguzun berariazko baimena.

Nori utziko zaizkio zure datuak?

Mutrikuko udalak datu hauek ez ditu hirugarrenen esku utziko.

Zeintzuk dira zure eskubideak zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?

Datu-emaileak honako eskubideak burutu ahal izango ditu emandako datuen gainean:

Sarbide eskubidea: Datu-emaileak Mutrikuko udalari emandako datuak eskatu ahal izango dizkio, bere datu pertsonalen tratamendua egiten ari den edo ez baieztatzeko.

Zuzenketarako eskubidea: Datu-emaileak bere datu pertsonalen zuzenketa egiteko eskatu ahal izango dio Mutrikuko udalari, berauek zuzenak ez badira edo behar bezala osatuak ez badaude.

Ezabatze eskubidea: Datu-emaileak Mutrikuko udalari bere datu pertsonalak ezabatzeko eskatu ahal izango dio, besteak beste, datu horiek jaso ziren helbururako jadanik beharrezkoak ez badira.

Aurkaritza-eskubidea: Datu-emailea Mutrikuko udalari bere datu pertsonalen tratamendua egitearen kontra agertu daiteke. Kasu horretan Mutrikuko udalak soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.

Tratamendua mugatzearen eskubidea: Datu-emaileak Mutrikuko udalari eskatu ahal izango dio behin-behinean eta erabilera zehatzetarako ez erabiltzeko bere datu pertsonalak. Kasu horretan Mutrikuko udalak soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.

Eramateko eskubidea: Datu-emaileak Mutrikuko udalari bere datuak erraz eskuragarriak diren formatu egituratu batean emateko eskatu ahal izango dio. Era berean bere datuak beste arduradun bati emateko ere eskatu ahal izango dio.

Baimena ematea ezeztatzeko eskubidea: Datu pertsonalak berariazko baimena emanez lortu badira, datu-emaileak baimen hori ezeztatzeko eskubidea izango du edozein unetan.

Erreklamazioak aurkezteko eskubidea: Datu-emaileak Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango du, bereziki bere eskubideen egikaritza ez dela egokia izan uste badu. Erreklamazio hori bide telematikoa erabiliz egin daiteke, egoitza elektronikoaren bidez (www.agpd.es), edo posta helbidera zuzenduz (C/ Jorge Juan, 6, 28001-Madrid)

Aipatutako edozein eskubide egikaritzeko, datu-emailea Mutrikuko udalaren posta helbidera edo helbide elektronikora zuzendu daiteke, bere NAN-aren kopia aurkeztuz, nortasuna egiaztatu ahal izateko.